Inpunitatearen kontrako borrokan, Martin Villa, transizio garaian ministroa izandakoan jarri dute jomuga. Bere eskuhartze zuzena agerikoa izan da 75etik 79ra gertatutakoetan. Zifrak ere badaude, urte horietan 90hildako eragin baitzituen poliziak. Horregatik, Martin Villaren epaiketa eskatzen du plataformak, inpunitatearekin amaitzeko. Salaketak jartzeaz gain, udaletan mozioak sartuko dituzte eta estatuari eskatu diote, Martin Villak dituen ohorezko domin guztiak eta horiengatik jasotzen dituen pentsioak kentzea. 5 domin jarri zizkion Franco-k eta beste hiru jaso zituen demokrazia iritsita.