Adierazi dutenez, Gobernuko giza baliabide zerbitzuburuari, Francisco Javier Iglesiasi, eta Maria Solana Hezkuntza Kontseilariari behin ta berriz eskatu diete bilera, bainan antza, ez dituzte haien aldarrikapenak entzun. Gaur, Gobernu bileraren aurretik, Nafarroako Jauregiaren atean izan dira langileak, kontseilariek haien protesta ezagutu zezaten.