Ahalduntzea eta parte hartzea landuko dituzte Nosotras-EmakumeOn programarekin. Berdintasun Institutuak bultzatutako egitasmoa atzo jarri zen martxan eta bereziki zuzendua dago emakume elkarteentzat eta talde feministentzat. Parte hartze sozial eta politikoa indartzeko lan eginen du programa horrek. Lehenengo ekitaldian 80 emakumek hartu zuten parte: Pirinioetatik 23 hurbildu ziren, 39 Iruñerritik eta 18 Erriberatik.
Hilean lau hitzordu izanen dira bakoitza bi ordu eta erdikoa. Parte hartzaileen egunerokoen kontaketak eta esperientziak bideratuko du ezagutza kolektibo bat izatera eta horrek lortuko du garapena lortzea. Ekainaren 8an azken ekitaldia eginen dute Civicanen eta amankomunean jarriko dituzte ateratako ondorioak.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!