Medikuen %12k egin dute bat greba deialdiarekin Osasunbidearen arabera eta %72k Medikuen Sindikatuaren esanetan

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 30a, 07:46

>Gaixoekin harreman egokia izateko denbora gehiago behar dutela ohartaraziko dute. >Lan baldintzak duindu eta soldatak igotzea eskatuko dute. >Euskara eskakizuna lan publikoetarako ez ezartzea. 

Gaur lehen lanuztea dute medikuek gehiengoa duen Sindikatu Medikuak deituta. Otsailaren 7, 14, 21 eta 28an ere eginen dituzte protestak. Euren aldarrikapenak hiru dira bereziki: gaixoekin harreman egokia izateko beharrezkoa dutela denbora-tarte gehiago horietako bakoitzarekin; lan baldintzak duintzea eta soldatak igotzea; eta, euskara lanpostu publikoetarako baldintza izan ez dadila. 

Lab sindikatuak du ordezkari gehien mahai sektorialean eta ez du bat egin greba deialdiarekin "interes partikular" gehiegi sumatu dituelako. Euskararen aurkako jarrera ere ikusi dute deitzaileen artean eta Lab-ek ez du horrekin bat egiten. Nafarroako Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak ere kritiko jokatu du deialdiaren aurrean: euskara zokoratu nahian dabiltzala uste du eta bat egin ezin daitekeela dio. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!