Iruñera ere iritsiko da alderdi ultraeskuindarra. Vox taldeko presidentea izanen da Iruñean heldu den astean, otsailaren 7an. Santiago Abascalek "lagunei, jarraitzaileei eta militanteei" euren proiektuaren berri emanen die Iruña Park hotelean 20:00etatik aurrera. Lehen aldiz izanen da Abascal Nafarroan ekitaldi ofizial batean haren alderdiaren buru dela. Andaluzian 12 eserleku lortu zituen parlamentuan eta giltzarri izan da alderdi ultraeskuindarra Juan Manuel Moreno Andaluziako presidente izendatzeko.