Mendebaldeko Saharatik kanporatu ditu Marakoko poliziak hiru ekintzaile

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 29a, 07:50

ANAS Gobernuz Kanpoko Erakundeko kideak dira Alberto Jolis, Iratxo Bakedano eta Maria Perez de Larraia. Turista moduan joan den astetik daude Saharan. 

Saharauien egoera zein den ezagutzera bertatik bertara joan ziren joan den astean Alberto Jolis, Iratxo Bakedano eta Maria Perez de Larraia. Giza eskubideen urraketak pairatzen ote dituzten eta eguneroko bizitza nolakoa den ezagutu nahi zuten hiruek. Atzo, Marokoko poliziak atxilotu eta hiru ekintzaileak Mendebaldeko Saharatik kanporatu zituen. El Aaiunen atxilotu zituen poliziak hiru ekintzaileak Equipe Media komunikabideko kazetari batekin batera. Zenbait orduz inkomunikatuak izan ziren telefono mugikorrak kendu zizkietelako. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!