Ehunka bertsozalek egin dute bat Barañainen Bertso Egunean

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 28a, 07:52

Ehunka bertsozale elkartu dira Barañainen, 2019ko Bertso Egunaren karira. Bertso eskolen garrantziaz aritu dira parte hartzaileak, Xabier Amurizaren testu bat oinarri hartuta.

Amurizak bertso eskolen garrantziaz grabatutako hitzek eman zioten hasiera saioari. Izan ere, aurten, lehen aldiz, Bertso Egunarekin batera ospatu dute Bertso Eskolen Eguna ere. Hori dela eta, auzo nahiz herrietako eskolei gorazarre egiteko baliatu dute aurtengo egitasmoa. Barañain auditoriumeko oholtza gainera igo ziren bost bertsolariek ere hizpide izan zituzten bertso eskolen inguruan bizitakoak. Onak nahiz txarrak izan. Gaztelumendik, esaterako, haurtzaroko oroitzapenak bildu zituen. 

Duela bi urte erabaki zuen Bertsozale Elkarteak Bertso Eguna Donostiatik atera eta ibiltari bihurtzea. Iaz egin zuen lehen saialdia, Mungian (Bizkaia). Herria ez ezik, formatua ere urtez urte aldatzeko asmoa dute, tokian tokiko errealitatera egokitzeko. Barañaingo mugimendu bertsozalea, esaterako, Mungiakoa baino apalagoa da. Euskararen egoera ere ez da berbera herri batean zein bestean. Barañainen, ordea, «sostengu itzela» jaso dutela nabarmendu du Agirresarobek. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!