Bizitzaren arlo guztietan islatu nahi dute greba, baita, kontsumoan ere. Hiriguneak aldarrikapenez bete nahi dituzte, baina aurten bereziki ikusgarri egin nahi dute landa eremua ere. Bost ardatz nagusi izanen dira martxoaren 8ko grebak: pentsionistak, ikasleak, zaintza, enplegu eta kontsumo greba feminista izanen dela adierazi dute.
Greba egiteko modu bat baino gehiago dagoela ere nabarmendu dute: lanuzteen bidez, protestetan parte hartuz, grebaren aldeko mezuak zabalduz eta beste. Parekidetasuna eta berdintasuna lortu arte bidea egiten segituko dutela.