Arga eta Arakil ibaiek gainezka egin dute

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 24a, 10:34

Arakil ibarraren inguruan alerta mailan dago Arakil ibaia eta modu berean dago Arga Etxauri inguruan ere. Iruñean aurre-alerta maila ezarri dute eta baita Lizarran ere Ega eta Arkijas ibaiengatik. 

Emari asko daramate ibaiek Nafarroan. Kezkaz begiratu zaie goizetik. Alertan dago Arga ibaia Etxauri aldean eta Iruñeane re aurre-alerta maila jarri dute. Arakil ibarrean izen bereko ibaiak sortu du alarma egoera, zenbait tokitan gainezka egin du eta bere bidetik irten da: Etxarren, Arbizu, Uharte-Arakil eta Errotzen adibidez. Lizarran ere Ega oso hazia doa eta baita Arkijas ere. 

Ibaien emariaren inguruko informazioa jaso daiteke uneoro hemen: ibaien emaria.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!