Foruzaingoak eman du jakitera haurrak eskolara zeraman autobus batek istripua izan duela Ibiriku herriaren parean. Errepidea bustirik dago eta irrist egin du ibilgailuak. Albo batean etzanda gelditu da. Foruzaingoaren arabera hiru ikasle arin zauritu dira eta ospitalera eraman dituzte badazpada medikuek begira ditzaten. Autobusa bidetik kentzeko lanetan ari dira.
Hezkuntza departamentuak jakinarazi du onik daudela zauritu diren hiru ikasleak eta laster etxera bidaliko dituztela.