Kirol arloko lanbideak arautu ditu Nafarroako Gobernuak

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 23a, 13:34

Orain arte espreski arautu gabeko arloa da kirol profesionalena eta kirol arduradunena. Askotan bolondres moduan baina formakuntzarik gabe aritzen dira entrenatzaile, prestatzaile edo ta monitore asko. Ana Herrera Kultura eta Kirol kontseilariak azaldu duenez, hemendik aurrera lan eta jarduera bakoitzean zein ibili daitekeen eta zer prestakuntza beharrezkoa izanen duen zehaztuko du arauak.

Maila guztietan egonen dira formakuntza edo ta titulazio eskariak baina Gobernuak 2021.urteko irailerarte emanen die arduradun, entrenatzaile, monitore edo prestatzaile ezberdinei, beharrezkoa duten formakuntza jasotzeko denbora. Honetaz gain, Nafarroako kirol eta Gaztediaren Institutoak ikastaroak eskeiniko ditu, kirol arloan aritu nahi direnentzako, ez soilik kirol modalitate bereziei dagozkienak baizik eta haur eta gaztetxoekin aritzeko teknikak eta edukiak eskeiniz.

Legea osatzeko, Nafarroako Kirol eta Gaztediaren Institutoak, Kirol Federazio ezberdinek eta kirol talde eta arduradunek parte hartu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!