Aroztegiako urbanizazioa lehiaketa publikora atera da 4,5 milioi euroan

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 23a, 08:20

2009an tramitatzen hasi zen lehen fasea jaso du (hotela doan eremua). Promozioa egiten ari den taldeak sinesten segitzen du onuragarria izanen dela eta enplegua sortuko duela Baztanen. 

Palacio Aroztegia birgaitzea eta hotela bilakatzea (135 logela izanen dituena, goi mailako sukaldaritza eskainiko duen jatetxea eta tratamendu terapeutikoa eskainiko duena; golf zelaia (9 zulo); golf eskola bat eta lorezaintza eskola ere bai, eta,  226 etxebizitza izanen dituen urbanizazioa eratu nahi dute Lekarozko Palacio de Aroztegiaren eremu horretan. Guztira 448.650 metro koadro ditu eremu horrek. Bada, lehiaketara atera dute lanen lehen fasea: 4,5 milioi euroan irten da lehiara. Lehen fase horrek barnebiltzen du hotelaren eraikuntza lana, bereziki: eremua prestatzea; ura, gasa, elektrizitatea, telefonoa eta bestelakoak iritsi daitezela eta jauregiaren eremuaren prestaketa eraiki ahal izateko. Prouiektua PSIS gisara izendatu zuten, alegia, Udalez Gaindiko Proiektu gisara. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!