Nafarroako Sindikato Medikoak bost greba egun deitu ditu: urtarrilaren 30ean izanen da lehena eta gainerako lauak otsaileko ostegunetan eginen dituzte (7, 14, 21 eta 28an). Aurreikuspenen arabera baliteke Espainia mailan deitutako martxoaren 7rako greban parte hartzea ere. Aldarrikapenak ez dira berriak eta mahai gainean daude aspalditik: murriztu egin behar da behin behinekotasun handia; egutegiak egokitu behar dira eta kontsulta denborak honetu, profesional faltaren aurrean baldintzak erakargarri bilakatu behar dira eta amaitu behar da lan zama gehiegizkoarekin. Salatu dute mediku askorengan egoera horrek eragina duela osasunean.
Gobernua ez dator bat egin duten argazkiarekin
Ez da egia osasun sistemaren gainbehera, esan du Luis Gabilondo Osasun saileko zuzendariak. Azken urteotan 406 medikuk lortu dute behin betiko plaza Osasunbidean.