Aurten hasiko dituzte haize errotak jartzeko lanak, eta datorren urterako egon beharko lukete argindarra sortzeko moduan. Iberdrolaren arabera, 111 megawatteko potentzia izango dute parkeek: 3,4 megawatteko 32 haize errota. Siemens Gamesak egingo ditu.