40 zentimetroko geruza pilatu daiteke pirinioetan gaur eguerditik aurrera botako duen elurrarekin. Hala jaso du Aemeten iragarpenak. "Semaforo gorria" piztu dute han eta jakinarazi dute 800 metrotik gorako eremuetan izanen dela ezarrita egoera hori gaur eguerditik bihar goizaledeko seiak arte. 500 metrora arte 10 zentimetroko geruza utzi dezake elurteak: Nafar erdialdean izanen da abisu hori ezarria. Iparraldean iragarpena euriteena eta elurrarena da: euria etengabe ariko du eta noiznbehinka elur moduan jausiko da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!