Zazpi urteko espetxe zigorra eskatu du Fiskaltzak sanferminetako sexu erasoa egin zutenentzat Pozoblancoko erasoarengatik

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 21a, 14:01

2016ko sanferminetan emakume bati sexu erasoa egiteagatik auzipetuta dauden bost gizonen artetik laurentzat zazpina urte eskatu ditu fiskaltzak Pozoblancon (Kordoba) egindako beste bortxaketa batengatik. 

Hiru urteko espetxe zigorra emakume bati sexu abusuak egiteagatik auto baten barrenean, lau urte intimitatearen kontrako delituagatik eta hirugarren pertsona bati, autoaren gidaria zena, zigor ekonomikoa: bi hilabetez egun bakoitzeko 12 euroko kalte ordaina lesio arinak eragiteagatik. Beste biek 4.500 euro ordaindu beharko dizkiote biktimari sendatzeko behar izandakoa ordaintzeko eta beste 6.000 euro sortutako kalte moralengatik.  Horixe da fiskaltzak eskatu duena 2016ko sanferminetan bost gizonezkok emakume bat bortxatu zuten berberentzat (bostetik lauk hartu zuten parte Pozoblancoko erasoan). Urte berean sanferminak baino hilabete batzuk lehenago izan zen sexu eraso hura Kordoban, Pozoblanco herrian. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!