Auzotegin izan zen lehen kanporaketa ostiralean. Ehun ikus-entzule inguru bildu ziren eta Joana Zigandak jarri zuen txapela. Bigarren kanporaketa Irunberrin izan zen. Beste hainbeste ikus-entzule izan ziren eta horretan Xabat Ilarregi gailendu zen. Bi horiek izanen dira Nafarroako Bertsolari Txapelketan auren. Ziganda eta Ilarregirekin batera beste lau bertsolari ere sailkatu dira: Endika Legarra, Saats Karasatorre, Diego Riaño eta Saats Aleman. Sei hauekin ariko dira beste hemezortzi bertsolari otsailaren 9an abiatuko den Nafarroako Bertsolari Txapelketan. Asteburuan emanen dituzte xehetasun gehiago.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!