Abisu horian izanen gara bihar elurragatik

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 21a, 08:14

Elurra kentzeko makina lanean urrian Belaguako errepidean. Arg: eitb.eus

Nafarrora "okerrena" biharko iragarri du Aemet meteorologia agentziak. Pirinioetan alerta hori eta gainerako lurralde osoan alerta laranja ezarri du. 

Hainbat abisu ezarri dituzte datozen egunetarako. Elurrari dagokion abisu horia 06:00etan aktibatuko da eta gauerdian bertan behera geldituko da. Aurreikuspenen arabera, elur kota 700-800 metro inguruan kokatuko da egunaren hasieran eta amaieran. Elurraz gain, euria gogotik egitea aurreikusten da eta abisu horia aktibatuko da 12:00etatik gauerdira. Izan ere, litekeena da zenbait tokitan 24 orduan metro koadroko 60 litro pilatzea. Aemetek ere elur bolada espero du hurrengo astean. Zehazki, asteartean, abisu horia ezarri du Nafarroako Pirinioetan eta laranja foru erkidegoaren erdialdean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!