Parrandaren ondoren, Bianako Printzearen plazako iturrian bainua

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 18a, 14:21

Segurtasun kamerek grabatu dute gazte bat goizaldean bainua hartzen Bianako Printzearen iturrian. 

Anekdota gaur goizean Iruñean. Goizeko zazpiak aldera izan da gertaera: gazte batek parranda egin ostean bainua hartzea erabaki du. Bianako Printzearen iturrian sartu-irtena egin du eta arropa blai eginda irten da. Udaltzaingoa une horretan bertatik pasatzen zen eta gaztea geldiarazi egin du. Jakinarazi die autobus geltokira zihoala autobusa hartu eta bere herrira hurbiltzeko. Udaltzainek aholkatu diote lehenbizi komunetan blai zuen arropa sekatzea. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!