Berdintasunaren eta LGTBI kolektiboaren eskubideen bermea ziurtatzea, xede

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 18a, 13:30

Genero Berdintasuna eta LGTBI politikei buruzko osoko bilkura berezia egiten ari dira. 

Geroa Baik proposatutako osoko bilkura berezia izan da. Koldo Martinezek hasteko nabarmendu du eskubideez ari garela. Jende anitzari, eskubide anitzak ziurtatzeaz. Aurrera pausoak eman badira ere, oraindik asko dagoela egiteke izan du gogoan. EH Bildurentzat oraindik erronkak badira egiteke: legeen garapena; berdintasun politikak ekitatez ezartzea eta politika publiko transbertsalak egitea. Edo berdintasunaren alde gaude, edo ez gaude. Ezin da erdibidean egon, esan du Maria Chivite sozialistak. 

Berdintasuna eta LGTBI kolektiboen eskubideak politikoki ez erabiltzeko eskaera egin du UPNk. Denok elkarrekin eragin beharraz hitz egin du Javier Esparzak eta aurkeztuko dituztenen proposamenen artean, hauxe bat: espetxealdi iraunkor berrikusgarria ezartzea halako kasuetarako, alegia, hilketa matxisten kasuetarako. 

Osoko bilkura berezia publikoaren eserlekuetatik jarraituz Kattalinguneko kideak izan dira. Pozik halako bilkura egiteagatik, agerian geratzen delako legealdi honetan emandako aurrerapausoak eta oraindik egiteko daudenak ere azalduko direlako. 

Alderdiek bosna proposamen aurkeztuko dituzte Mahaira eta ondoren defendatu eta babestu eginen dituzte. Aurrera ateratzen direnekin araudi bat argitaratuko dute Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!