Nafarroako administrazio publikoetan euskararen erabilera arautzen duen dekretua indargabetzeko mozioa baztertu du Parlamentuak

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 17a, 19:37

Gobernuak komunikazio eta dokumentu ofizialetan euskararen presentzia areagotzeak Nafarroaren errealitate soziolinguistikoaren aurka egiten duela iritzio dio PPNk. 

Parlamentuko Osoko Bilkurak atzera bota du gobernua “Nafarroako administrazio publikoetan euskararen erabilera arautzen duen dekretua indargabetu zezan” galdegiten zuen mozioa. Aurka bozkatu dute Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-E aldediek. Alde, berriz, UPN, PSN eta PPN. PPNk sustatu du mozioa.

 Baztertutako mozioak bigarren atal bat zeukan, Foru Gobernuari eskatzen ziona “Nafarroaren errealitate soziolinguistikoa errespeta zezan, 100 nafarretik 7k bakarrik erabiltzen baitute euskara egunerokoan”.

Mozioak baieztatzen zuen Nafarroako administrazio publikoetan euskararen erabilera arautzen duen 2017ko dekretuak “nafar gehienak gutxiesten eta erdeinatzen dituela, gaztelaniadunak baitira”. 

Era berean, aipatzen zen “Gobernuak euskararen presentzia areagotu nahi izan duela, hainbesteraino non dokumentu, komunikazio, seinale, afixa eta publizitate guztia egiten baitira orain ele bitan, euskara gaztelaniaren gainetik edo aurretik jartzeraino, eta horrek erkidegoaren errealitate soziolinguistikoaren aurka eta legediaren aurka egiten duela; gure erkidegoko arau nagusiak ezartzen baitu euskara ez dela ofiziala”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!