Harakintza lantokia du Uvesak Tuteran. Espainian kontsumitzen den oilasko eta txerrikiaren %12 produzitzen ditu. Egun, 130 langile ditu lan-taldean eta 900 langile aritzen dira Uvesarako zeharka lanean Sevicarne kooperatibaren bidez. Orain, 600dik gora izanen dira Uvesa enpresak bere eginen dituen langileak. Lau hilabetean eginen dituzte aldaketa horiek. Lan baldintzak duindu eginen zaizkie, bazirelako maiz 12 orduko lanaldiak baino gehiagokoak egiten zituztenak.