25 urteko behargin bat hil da Martzillan

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 16a, 19:31

EXKAL enpresan gertatu da ezbeharra eguerdian. Ahotsa.info atariak zabaldu duenez, Rotten XIII musika taldeko kidea zen.

Larragako 25 urteko elektrizista bat hil da, Martzillako EXKAL enpresan. 14:32ean gertatu da lan istripua. Tafallako polizia-etxeko patruilak eta Polizia Judiziala bertaratu dira, baita Iruñeko Polizia Zientifikoa ere.

Ezbeharraren ondorioz, TEIMko enpresa batzordeak ostiralerako egina zuen greba deialdia bertan behera utzi du. Talde berekoak dira TEIM eta EXKAL. "Langilearen heriotza eragin duten zergaitien ikerketa sakona" eskatu dio batzordeak zuzendaritzari. Era berean, hildako langilearen familiari eta EXKAL enpresako langileriari elkartasuna adierazi diete.

Ahotsa.info atariak Twitter bidez jakinarazi duenez, Rotten XIII musika taldeko partaide zen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!