Alderdi sozialistako zenbait kidek Altsasuko Auzian "bidezko tratua" eskatu dute

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 16a, 13:19

Altsasuko eta Arangurengo PSNko taldeek "gogorrak eta proportziorik gabeak" jo dituzte Altsasuko Auzian dauden gazteei ezarri zaizkien zigorrak. 

"Inpunitaterik dagoeneko 26 hilabete daramatzate preso, baina bidegabekeriarik eta tratu diskriminatzailerik ere ez dugu onartzen", nabarmendu dute ohar bidez Altsasuko eta Arangurengo PSNko kideek. Ohar horretan nabarmendu dute gaitzetsi egiten dutela bi guardia zibilen kontrako erasoa baina "bidezko tratua" eskatu dute Altsasuko Auzian dauden gazteentzat. Auzitegi Nazionalak datozen egunetan hartu beharko dituen erabakietan "egoerari hobeki egokituko zaizkion erabakiak" espero dituzte. Zigor "gogorregiak" eta "proportziorik gabeak" direla uste dute sozialistek eta epaia "proportzionala eta bidezkoa behar du izan jazotakoarekin", gaineratu dute. "Ez da ulergarria Almerian gertatutako antzerako liskar batean edo Alicanten gertatutakoak tratu bat izatea eta guztiz bestelakoa Altsasun gertatutakoak", jaso dute oharrean. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!