Izquierda Ezkerra ez da Ahal Dugurekin aurkeztuko foru hauteskundeetan

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 16a, 11:23

Nafarroako Ahal Duguko idazkaria den Eduardo Santosek azaldu duenez ezezko erantzuna jaso dute, elkarrekin aurkezteko egindako proposamenari. Ezker Batuak atzo jakinarazi zion erabakia alderdi moreari “negoziaketan jarraitzeko baldintzarik ez zegoela” argudiatuz. Datozen egunotan bai EB-k eta baita Batzarrek ere, erabaki honen berri eman eta militantziarekin partekatuko dutela adierazi ditu alderdietako iturriek.

Eduardo Santosek penaz hartu du albistea “Nafarroako ezkerrreko joera ezberdinak elkarrekin aurkeztu eta indarra egiteko aukera galdu delako”. Hala ere Ahal Duguk ez du atea itxi nahi eta oraindik ere akordiorako aukera dagoen bitartean elkarrekin aurkezteko gonbitea mantenduko dio Izquierda Ezkerrari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!