Hamabi hilabete soldatarik gabe daramatzate Triman Minerals enpresako langileek

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 15a, 13:39

Nafarroan 45 familia utzi ditu egoera horretan. Lantokia Altsasun du eta bulegoak Iruñean. Elkarretaratzea egin dute gaur eskatuz, dagokiena eman diezaiela. 

Hamabi hilabete soldatarik jaso gabe. Egoera horretan daude Triman Minerals enpresarentzat lan egiten dutenak. Nafarroan 45 familia utzi ditu egoera horretan. Lantokia Altsasun du eta bulegoak Iruñean. Elkarretaratzea egin dute gaur eskatuz, dagokiena eman diezaiela. 

Harrobietako materiala eta piezak egiten dituzte Triman Minerals enpresan. Zor handia pilatu du eta langileengan jarri du zama. Justizia auzitegira jo zuten babes bila, enpresa talde batek sortutako egoera pairatzen ari zirelako babes eske, baina ez diete eskaerari nahi bezala erantzun, alegia, kontrako jarrera hartu du Nafarroako Lurralde Auzitegiak.

Diru publikoa ere jasoa du enpresak: 1,6 milioi euro Sodenaren bidez. Enpresak zeukan egitasmo bat aurrera ateratzeko baliatu behar zen, baina, halakorik ez zen egin eta diruaren arrastorik ez dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!