Organoen dohaintzan aitzindari da Nafarroa

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 15a, 08:12

Iaz 65 dohaintza egin ziren: 38 giltzurrunetakoak izan ziren, 20 izan ziren gibelekoak, 4  bihotzekoak eta 3 biriketakoak. 

64,1 emaile daude milioi bat biztanleko Nafarroan. Osasun, Lan eta Ongizate Ministerioak emandako datuen arabera erkidegoa dohaintzetan aitzindarien artean dago. Nafarroan 2018an 65 donazio egin ziren: 38 giltzurrunetakoak izan ziren, 20 izan ziren gibelekoak, 4  bihotzekoak eta 3 biriketakoak. Azken bost urtean Espainiako Dohaintza Elkartea %37 hazi da "historiako hazkunderik handiena" Osasun Ministraren esanetan. 

Espainiako erkidegoei begiratuta Kantabria dago dohaintzen buru: milioi bat biztanleko 86,2 emaile izan direlako 2018an; jarraian ditu Errioxa /80,6), Asturias (66,7), Extremadura (64,5) Euskal Autonomia Erkidegoa (64,4) eta ondoren legoke Nafarroa (64,1). Atzetik ditu Gaztela eta Leon (60,4), Madril (33,8) eta azken txanpan Melilla (12,5). 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!