Hiru eurotik bi izanen dira Abiadura Handiko Trenarentzat. Hala adierazi du Espainiako Gobernuak.
2019rako 108 milioi euro aurreikusi ditu Pedro Sanchezen gobernuak Nafarroarentzako. Horietatik zati handi b at azpiegituretarako izanen da. Esaterako, 73 izanen dira Abiadura Handiko Trenaren garapenerako eta beste 17,7 milioi euro bideratuko du Esa urtegiaren handitze eta mantentze lanetarako.
PPren gobernuak ez bezala PSOErenak Nafarroarekiko adeitasunez jokatuko duela adierazi du Jose Luis Arastik, Espainiako ordezkariak Nafarroan. Iazko aurrekontuarekin alderatuta %90 hazi da zenbatekoa. 108 milioi euro inbertituko ditu Espainiak Nafarroan, baina, Nafarroak Espainiari 590 milioi euro itzuli beharko dizkio Espainiak egiten dion ekarpenaren truke.
Azpiegituretarako inbertsioak aipatu ditu Arastik baina baita alor sozialerako ere: pentsioak handitzeko dirua, botikak berrordaintzeari uzteko edota udaletara bideratuko dena genero indarkeriari aurre egiteko inbertsioetan.