Pertsona baten arrastoak aurkitu dituzte Artaitzen kiskalitako etxean

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 15a, 07:42

Uste dute hildakoa bertan bizi zen gizona dela, eta lo zegoela sua hasi zenean. Foruzaingoa ikertzen ari da zer gertatu den.

Etxebizitzan 37 urte inguruko gizonezko bat bizi zen; haren bila ibili ziren atzo erreskate taldeak egun osoan: ibilgailua bertan zuen, eta uste zuten lotan harrapatu zuela suteak. Iluntzean pertsona baten arrastoak aurkitu dituzte eta harenak direla uste dute. Gorpuzkinak aztertuta jakinaraziko dute etxebizitzan bizi zen pertsona ote den. Suhiltzaileak goizean hasi ziren hondakinak kentzen. Lehen zantzuen arabera, beheko solairuan zegoen erregai biltegi batean piztu da sutea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!