Genero-ekitateari eta LGTBI arloko politikei buruzko osoko bilkura eginen du ostiralean Parlamentuak

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 14a, 19:24

Argazkia: Ekinklik

Eledunek 20ko minutuko txanda bana izanen dute eta bost ebazpen proposamen aurkeztu ahalko dituzte gehienez. Nafarroako Gobernuak ere jarrera hartzeko txanda izanen du.

Geroa Bai parlamentu-taldeak eskaturik, Parlamentuaren Osoko Bilkurak ostiralean (09:15) eztabaida monografikoa eginen du: Genero-ekitateari eta LGTBI arloko politikei buruzko politika publikoen azterketa. Eztabaida sorta bateko seigarrena izanen da ostiralekoa. Aurretik eztabaidagai izan dira erabakitzeko eskubidea (EH Bildu parlamentu-taldea), enpleguaren sustapena (PSN parlamentu-taldea), hezkuntza sistema (PPN), gizarte politikak (PPN) eta etxebizitzarako eskubide subjektiboa (Podemos-Ahal Dugu).

Mahaiak onetsitako arauei jarraituz, Eledunen Batzarrari entzun ondoren, Geroa Bai parlamentu-taldeko eledunak emanen dio hasiera eztabaidari, talde horrek proposatu baitu monografikoa. Gehienez 20 minutuz hitz eginen du.

Jarraian gainerako parlamentu-talde eta parlamentari elkarteetako eledunek jardunen dute, horiek ere 20 minutuz gehienez. Txanda hori bukatutakoan Nafarroako Gobernuaren ordezkari batek hitz egin ahalko du eztabaidagaiei buruzko bere jarrera azaltzeko, 20 minutuz.

Eztabaida amaitu eta gero, bilkuran ordubeteko etenaldia eginen da, ebazpen proposamenak aurkez daitezen Mahaiaren aurrean. Talde bakoitzak gehienez bost ebazpen proposamen aurkeztu ahalko ditu. Proposamenen baterako defentsa eginen da 10 minutuz gehienez ere, handienetik txikienera. Gainerako taldeek aurkeztutako proposamenei buruzko iritzia ere azaldu beharko dute eledunek.

Eztabaida amaitu ondoren, ebazpen proposamenen bozketa eginen da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!