Gauerdian hasi da sutea. Berehala zabaldu da etxe guztira sua tartean gasoila duen biltegi bat hartu duelako. Etxebizitzan 35 urte inguruko gizonezko bat bizi zen, eta haren bila ibili dira erreskate taldeak egun osoan zehar. Autoa bertan zuen, eta uste zuten lotan harrapatu zuela suteak. Pertsona baten arrastoak aurkitu dituzte iluntzean.