Ainhoa Aznarezek presidentzia galduko ote duen argitzeko txosten juridikoa astebete atzeratu da

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 14a, 13:55

Parlamentuko letradunak txostena egiten ari dira Orain Baikoek egindako eskaera nola betearazi behar den aztertzeko. 

Astebete gehiago itxaron  beharko da jakiteko Podemos-Orain Baikoek egindako eskaera Ahal Duguko ofizialak talde parlamentariotik kanporatzeko onartzen den hala ez. Txosten juridikoa egiten ari dira parlamentuko letradunak horixe aztertzeko. UPNk helegitea jarri dio erabaki horri. Uste du Mahai eta Eledunen batzarra jakitun dela eskaeraz eta taldetik kanpo geratu beharko liratekeela berehala Ainhoa Aznarez, Mikel Buil, Tere Saez eta Fanny Carrillo.

UPNren jarrera horrekin bat egin dute Orain Baiko Laura Perezek, Carlos Cousok eta Ruben Velascok ere. Joan den legealdian ez ziren horrenbeste tramite igaro bi parlamentario taldetik kanporatu zirenea, esan du Cousok.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!