Ohikoak ez diren esperientzia lokalak bilatzen ditu turistak geroz eta gehiago eta horretan Nafarroako gastronomiak asko du eskeintzeko. Foru erkidegoko erakusketa guneak 500metro karratu izanen ditu, erlaxatzean, gozamenean eta esperientzia berrien aurkikuntzan bikaintasuna eskatzen duen turistaren bila.
Izan ere, horixe da Nafarroak bilatzen duen turista. Kantitatetik haratago, kalitatea bilatzen da. 2018ko azarorarte, an ehuneko 1,1 egin du Nafarroara etorritako bisitarien kopuruak, baina igo egin dira bertan eman dituzten egunak. Gaur egun, batazbeste bi egun inguru geratzen dira bisitariak Nafarroan.
FITUR azokak urtarrilaren 23an zabalduko ditu ateak 27rarte. Nafarroak eskaintza gastronomikoan eginen du indarra, aipaturiko pintxoen erakargarritasunaz gain, Estatuko Bartender edo kamareroen biltzarrarekin edo ta Nafarroako ardoen bidearekin.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!