Artaizko sutea kontrolpean dago; pertsona bat egon daiteke barruan

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 14a, 09:08

Gauerdian hasi da sua etxe horretan eta goizeko ordu honetan oraindik itzaltze lanetan ari dira suhiltzaileak. Oraindik ez dute egiaztatu pertsona bat ote dagoen etxebizitza barruan. 

Foruzaingoak bidalitako oharraren arabera gauerdian hartu du su Artaitzen etxe batek. Berehala zabaldu da etxe guztira sua tartean gasoila duen deposito bat hartu duelako. Konplikatua izaten ari da sua itzaltzea eta han dira suhiltzaileak gauerditik. Oraindik ez dakite ziur pertsona bat barrukaldean egon daitekeen edo ez. Etxebizitza barrura ez dira sartu oraindik tenperatura altuegia dagoelako eta egoera hobetu arte lanean ari dira itzaltze lanetan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!