Parlamentarien soldata %2,25 handituko da; talde parlamentarioentzat 2,8 milioi izanen dira

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 14a, 08:38

Administrazioazrentzat lan egiten dutenek bezainbeste handituko dituzte soldatak parlamentariek ere. 

Parlamentarioek handituta ikusiko dute soldata hilabete amaieran. Guztira igoera %2,25ekoa izanen da, langile publikoei ezarri zaien igoera bera da. Ainhoa Aznarez parlamentuko presidenteak 58.541 euro gordin jasoko ditu 2019an. Ez du soldatarik handiena izanen presidentea izateagatik. Izan ere, parlamentari izanda jardunaldi osoz eta Mahai eta Eledunen batzarreko kide izanda aurten 59.009 euroko soldata gordina jasoko du. Jardunaldi osoan ari direnak eta Mahaian parte hartzen ez duten parlamentarioek 52.451 euro jasoko dituzte urtean eta jardunaldi osoa ez dutenek 44.257 euroko soldata izanen dute 2019an Mahaiko kide direnek eta gainerakoek 39.338 euro. 

Talde parlamentarioek jasoko dutena

Talde parlamentarioek euren jarduna egin ahal izateko zenbatekoa jasotzen dute urtero. Talde bakoitzak duen ordezkaritza kopuruaren araberakoa jasotzen du. 2019an hauxe izanen da zenbatekoa alderdiz alderdi: 

  • UPN: 59.292 euro/hilean
  • Geroa Bai: 39.646 euro/hilean
  • EH Bildu: 37.067 euro/hilean
  • Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai: 34.488 euro/hilean
  • PSN: 34488 euro/hilean
  • PP: 17.421 euro/hilean
  • Izquierda-Ezkerra: 17.421 euro/hilean

Bestelako gastuak

Bestelakoak ere ordaintzen dira parlamentuan. Parlamentario ohiek esaterako 5.000 euroko prestazioa jasotzen dute. Dieta eta kilometrajearengatik 75.000 euro erabiliko ditu parlamentuak; kontrataua dagoen bestelako langileentzat 205.000 euro izanen dira; parlamentarien gizarte segurantzarako 513.000 euro; gainerako langileen gizarte segurantzarako 600.000 euro. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!