Delitu sexualengatik preso direnen artean %8k bakarrik jasotzen dute birgaitze programa

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 14a, 08:00

Espainian delitu sexualak egiteagatik preso daude 2.761 pertsona. Horietatik 230 daude birgaitze programan edo prozesu terapeutiko espezifikoa jasotzen. 

"Kalera ateratzen direnean sartu baino hobe ateratzeko helburuarekin eskaintzen zaizkie presoei birgaitze programak edo bakoitzaren delituaren inguruko prozesu terapeutikoa. Hori lortzen ez denetan sistemak huts egin duela esan nahi du", hitz horiek erabaili ditu Espetxeetako idazkari nagusiak, Angel Luis Ortizek. Harata datu batzuk ere argitara eman dituzte: "Espainian 2.761 preso daude delitu sexualak eginagatik kondenatuta eta bakarrik 230ek jasotzen du nolanaiteko terapia", azaldu du. "Espetxetik ateratzen direlarik erronka handienetako bat da lortzea zaintzapeko askatasuna izan dezatela", gaineratu du. 

Baliabide gehiago behar dira presoak birgaitze programetan gehiago barneratzeko, nabarmendu du Ortizek: "Baliabideak negotziatzen ari gara Gobernuko Genero Indarkeria departamentuarekin". Giza baliabideei dagokienez "mediku" falta dagoela nabarmendu du eta ez da eskaintzarik egiten ez delako baizik ere askorentzat ez delako "lan erakargarria izaten espetxeko mediku izatearena". 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!