Nafarroako ordainpeko-bidesaria doanekoa izanen da zenbait baldintza betez gero: eguneko joan-etorriak doanekoak izanen dira baldin eta Via-T aparailua baldin badute autoan. Urtarrilaren 1etik aurrera izanen dira aldaketa horiek abian baina lehenbizi Espainiako Gobernuak 12 milioi euro bideratu behar dizkio Nafarroako Gobernuari. Hori bai, BEZa ez dago sartua horretan guztian eta bidaiariek ordaindu beharko du BEZa: doanekoa ez da izanen guztiz beraz, BEZa ordaindu beharko duelako Via-T izanda ere.
Norentzat izanen da doan?
1. Via T duten autoentzat. (BEZaren zenbatekoa ordaindu beharko dute).
2. Ibilgailu arinentzat eta joan-etorriko bidaiak egiten dituztenentzat
3. Espainiak Nafarroari 12 milioi euroak bideratzen dizkionean.
4. Urtarrilaren 1etatik aurrera aplikatuko da.