Sinatzaileen artean SOS Arrazakeria, LAB, CGT, Hiru eta EHNE sindikatuak, Ernai gazte erakundeak, EuskalHerria Hamaika Kolore, Askapena, Iruñea Harrera Hiria, Mugarik Gabe eta gazte asanblada ezberdinak daude. Nafar Gobernuari ardura eskatu diote kasu honetan, gogoratuz Huertas de Peralta enpresak 300mila euro jaso dituela diru laguntza publikoetatik. Bihar, egun guztian zehar Sarasate Pasealekuan jarriko dute informazio puntua, Parlamentuko batzarra egin aurretik protesta zaratatsua eginen dute eta eguerdian ekitaldia eginen dute SAT sindikatuko kideekin batera, nekazarien borrokan estatu mailako erreferente nagusietako bat.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!