Maria Solana: "Nafarroako ekarpenak jasoko ditu Espainiako hezkuntza lege berriak"

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 10a, 08:33
Isabel Celaa eta Maria Solana. Joan den uztailean ere batzartu ziren.

Otsailean izanen da Diputatuen Kongresuan eztabaidagai Isabel Celaa Hezkuntza Ministroaren lege berria.

LOMCE legea bazter uzteko urratsak ematen ari da Espainiako Gobernua. Atzo, Isabel Celaa Hezkuntza Ministroarekin batzartu ziren erkidegoetako hezkuntza kontseilariak. Bertan izan zen Maria Solana ere eta Nafarroaren ekarpenak zeintzuk ziren jakinarazi zizkion Celaari. Gehienak jasoak izanen direla adierazi zuen Solanak berak. "Sistema publikoak eskaini behar duen kalitatea eta ongizatea itzuliko dira hezkuntzara lege berriaren bidez. LOMCEk ezarritako erokeria albo batean uzteko aukera ekarriko du", nabarmendu du. Pozik mintzatu da Solana lege proiektu berriaren aurrean. 

Otsailean iritsiko da Diputatuen Kongresura Hezkuntza Lege Organikoa (LOE). 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!