Emakumeen salerosketari eta prostituzioari aurre egiteko baliabide gehiago eskatu dituzte

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 10a, 08:15

Munduko Mendikuak GKE-ak "ardura" eskatu dio gobernuari eta baliabide ekonomikoak bideratu dezan emakumeen prostituzioari eta salerosketari aurre egiteko. 

Parlamentuan egin du eskaera garbia Munduko Medikuak Gobernuz Kanpoko Erakundeak: Nafarroan existitzen den emakumeen salerosketari eta prostituzioari aurre egiteko baliabideak behar dira. Nafarroako Gobernuari egin dio zuzenean eskaera eta "arduraz" jokatzeko galdegin dio. "Baliabide ekonomikoa behar da emakumeen kontrako indarkeria mota guztiei aurre egiteko", azaldu du Yolanda Rodriguez Munduko Medikuak taldeko kideak. Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Foru Legeak jasotzen duena betetzeko beharrezkoa da baliabide ekonomikoz hornitzea: "prostituzioan eta salerosketa baten baitan bizi diren emakumeei egoera horietatik ateratzeko aukera errealak eman behar zaizkie". Lehentasunak markatzea ezinbestekoa da, aurrekontua prestatzea eta gaian adituak diren profesionalak jartzea ere bai. 

Ez da aurrekontua handitu egoera lazgarri horiei aurre egiteko. Ez dira baliabide espezifikoak bideatu ikerketara, hezkuntzara, prebentziora, arreta integrala ematera edota jasandako indarkeria aitortzera. Espainia mailan aitzindari da Nafarroako legea baina ezinbestekoa da garatzea. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!