Maravillas gaztetxea "hormatuta" gera daiteke datozen orduetan

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 9a, 13:44

>Zenbait hedabidek zabaldu dutenez Marques de Rozaleko eraikina isteko asmoa du gobernuak. >Eraikineko atea portlanarekin itxiko dutela ere adierazi dute komunikabide zenbaitek. 

Iruñeko Maravillas gaztetxean sartu zen atzo Foruzaingoa, Nafarroako Gobernuko teknikariek eraikinaren egoera ikuskatu zezaten. Ordutik, Foruzaingoak gaztetxe barruko materiala ateratzen jardun du, baita gaur goizean ere. Teknikariek berriz, eraikinak "pertsonentzako arriskuak" dituela ondorioztatu dute Nafarroako Gobernuari igorri dioten txostenean. Hala jakinarazi zuen, atzo, gobernuak, ohar bidez. Aldiz, ez zuen argitu neurri hartuko dituen eraikinean. Hainbat hedabideren arabera, Rozalejo jauregiko sarrera hormatuko dute eta atea portlanarekin itxiko dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!