Zazpi eta sei urteko espetxe zigorra bi gizonezkorentzat emakume bat bortxatzeagatik

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 9a, 07:50

> 2016ko maiatzean izan zen emakume baten kontrako sexu erasoa eta bi gizonezkori zazpi urte eta erdi eta sei urte eta erdiko espetxe zigorrak ezarri dizkiete.>Iruñeko Donibane auzoan izan zen bortxaketa.

Nafarroako Lurralde Auzitegiak zigorra ezarri die bi gizonezkori emakume bat bortxatu zutela baieztatu ondoren: horietako bat zazpi urte eta erdiko espetxe zigorrera kondenatu du eta 35.966 euroko kalte ordaina ematera; bestea sei urte eta erdiko zigorrera kondenatu du eta diru kantitate berbera ordaindu beharko dio biktimari kalte ordain gisa. 2016ko maiatzean Iruñeko Donibane auzoan izan zen bortxaketa. Goizaldean emakumea gizonezko batekin irten zen taberna baten barrukaldetik eta horrek bortxatu zuen lehenbizi. Gero, gizon horrek ezagutzen ez zuen baina emakumearentzat sare sozialetatik ezaguna zen gizonezko batek erasotu zuen sexulki. Zakila ahotik sartzeko jarrera hartu zuen, lehen gizonak emakumea eusten zuen bitartean. Sexu eraso hori baieztatzen dute jasan behar izan zituen emakumeaz gainera beste hiru lekukok ere. Frogatutzat eman ditu Lurralde Auzitegiak gertaerak eta horregatik ezarri dizkie zigorrak bi gizonezkoei. Auzitegi Gorenean helegitea jartzen ahal zaio epai honi. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!