Emakumeen eta Gizonen arteno Berdintasun foru legea bere bidea egiten ari da. Gobernuak joan den abenduaren 26an onartu ondoren parlamentuan hasi du bere bidea. Ana Ollo kontseilariak eraman du parlamentura eta esan du abangoardian kokatuko duela Nafarroa berdintasun alorrean. Administrazio publikoa eta toki entitateak berdintasuna sustatzeko gako moduan finkatzen ditu besteak beste lege berriak. Mugimendu feministaren papera eta emakumeen kolektiboak ere ardatz izanen dira aldaketa estrukturalean eta ahalduntzearen bidean eta euren parte hartzea alor guztietara bideratuko da.
63 artikulu ditu lege berriak eta bost titulutan bereizia dago.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!