Mahai eta Eledunen batzarra bildu aurretik, 10:00ak, Gero Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, Orain Bai eta Izquierda-Ezkerrako parlamentariak bilduko dira koalizio morean gertatzen ari dena bideratu nahian. Joan den astean ezagutu genuen Podemos-Ahal Dugu taldeko ofizialistek azaldu zutela talde parlamentariotik norbait joatekotan alderditik kanpo euren burua kokatu dutenak direla, alegia, Orain Baikoak. Alegazioak jarri zizkioten Orain Baiko horiek jarritako eskaerari. Aurretik, Orain Baikoek erregistratu baitzuten talde parlamentariotik kanpo uzteko eskaera: taldetik kanpo utzi nahi zituzten Ainhoa Aznarez, Mikel Buil eta Tere Saez. Horri aurre egin nahian alegazioak aurkeztu zituzten hiru hauek esanaz, Orain Baikoak liratekeela taldetik kanpo geratu beharrekoak. Egoera hori bideratzeko asmoarekin bilduko da laukoa gaur 8:30ean.