Gaixo dauden haurrei irribarrea ateratzera joan dira gorritxoak Ospitalegunera

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 2a, 14:10

Bisita "gorritxoa" izan dute Ospitalegunean eguerdian. Gaixorik dauden umeak bisitatu eta opariak eraman dizkiete jokalariek. 

Oier Sanjurjo kapitaina, Aridane, Miguel Flaño, Clerk eta Perea. Baina baita Maria Zeligeta, Lidia Alen, Josune eta Maider Irisarri ere. Osasunako jokalariz bete da Ospitaleguneko haurren gunea. Irribarreak atera nahi izan dizkiete gaixorik eta ospitalean dauden umeei. Eta lortu dute. Eurekin argazkiak atera dituzte eta euren eskuetatik jaso dituzte baloiak, bufandak, posterrak, jostailuak eta egutegiak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!