Emakumeen Etxea izanen du Iruñeak

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 2a, 09:16

Iruñeak argi berdea eman dio Emakumeen Etxea sortzeari. Lehen aldiz izanen du hiriak halako gune bat eta horretarako inbertsioa eginen du udalak: 143.000 euro ia

Pablo Sarasate kontserbatorioa zegoen eraikinean sortuko dute Emakumeen Etxea, Agoitz kaleko bederatzigarrenean. Egokitu eginen dute eraikina, bereziki kontuan hartuko dute irisgarria izan dadila. Pablo Sarasateren kontserbatorioa zen eraikinak lehen solairuan ekitaldietarako aretoa du 200 eserlekurekin. 181 metro koadro eta 63 metro koadroko eskenatokia ditu. Horrez gain lehen solairu horretan bulego bat eta bi biltoki txiki ere badira. Musika gela ere badu: 47 metro koadrokoa, atezaintza zerbitzurako 22 metro koadroko espazioa, komuna eta 12 metro koadroko bulego bat. Horrez gain, British School ikastetxeak erabiltzen duen gunea ere badu: bost gela erabiltzen dituzte eta bi komun.

Agoitz kaleko bederatzigarrenean dagoen eraikinak Emakumeen Etxea hartuko du hemendik aurrera. Emakumeentzako tokia eta talde feministentzako gunea izanen dira bereziki. Elkarteak eta kolektiboak biltzeko eta euren lana jorratu ahal izateko espazioa izanen da. Sarean lan egin dezaten, modu indibidualean jardutetik modu kolektibora jardutera pasa daitezen sortuko den gunea izanen da.

Iruñeko Udalak 2019-2022 urteetarako egindako Hirugarren Berdintasun Planaren barruan jasotako ekimena da Emakumeen Etxea sortzearena.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!