Caritasek artatutako familien %54 logela bakarrean bizi dira

Euskalerria Irratia 2018ko abe. 21a, 14:06

>6.673 familiari eman die arreta Caritasek aurten, iazko datuekin alderatuta berdintsu. >Etxebizitzaren arazoa larria dela nabarmendu dute: "Familiak logela bakarretan bizitzea ez da duina". >25 urtetik beherako gazte asko pobrezia larrian erortzeko arriskuan daude: "Egoera berri kezkagarria da"

Caritasek artatutakoen artean alde handirik ez da sumatu iazko eta aurtengo datuen artean. 6.673 familiari eman diete arreta, iaz baino 3 gutxiagori. Hori bai, arreta eskaini dieten familia horien %54 logela bakarrean bizi dira. Horrek erakusten du etxebizitzaren arazoa, arazo larria dela. "Ezinezkoa izaten da alokairuan etxebizitzak aurkitzea", adierazi du Caritaseko arduradun Angel Iriartek. "Familia asko dira logela bakarrean bizi direnak edota senitartekoren batek utzitako logelan bizi direnak", gaineratu du. Errealitate berri baten aurrean dago jende asko adierazi dutenez. 

Beste errealitate kezkagarri baten berri ere eman dute: "25 urte baino gutxiagoko gazte asko dira gizarteratzea arazoekin eta pobrezia larrian geratzeko arriskuarekin", ohartarazi dute. Fenomeno berria eta larria dela uste dute Caritasen. "Ikertzen ari gara zerk sortu duen gazteen arteko egoera hori eta aztertu beharko genuke jende gehiagorengana iritsiko ote den egoera larri hori", azaldu dute. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!