Orain Bai taldearen izen aldaketak eragin du Aznarezen, Builen eta Saezen kanporaketa

Euskalerria Irratia 2018ko abe. 21a, 13:58

Laura Perez, Carlos Couso, Fanny Carrillo eta Ruben Velasco.

Parlamentuko presidenteak bide judiziala hartu izanak Podemos-Ahal Dugu Orain Bai izendapenaren aldaketaren salatu izanarekin. Bere kargua baliatu izana leporatu diote Aznarezi. Jasanezina bihurtu du alderdiaren korronte ofizialak egoera.

Duela lau hilabete gertatutakoak eraman du Orain Bai taldeko lau kideek talde parlamentariotik kanpo uztera Ainhoa Aznarez, Mikel Buil eta Tere Saez. Zerk? Bada, parlamentuko presidenteak bide judiziala hartu izanak Podemos-Ahal Dugu Orain Bai izendapenaren aldaketaren salatu izanarekin. Bere kargua baliatu izana leporatu diote Aznarezi. Jasanezina bihurtu du alderdiaren korronte ofizialak egoera. Zergatik itxoin dute orain arte? Bada azaldu dute, 2019rako aurrekontuak erdiestera itxoin dutela eta Legerik garrantzitsuenak aurrera ateratzea ere bai. 

Hemendik aurrera, legealdiari geratzen zaizkion 3 hilabeteetan, martxoaren 30ean disolbatuko da, onartuko diren legeek babes nahikoa izanen dutela ziurtatuta eman dute aurrera pausoa. Hartutako erabakiak ez duela eragin politiko nabarmenik izanen uste dute; ez parlamentuaren barruan ezta oro har ere. Uste dute laukoa gai izanen dela parlamentuko presidente berria izendatzeko eta adosteko. Eta gainerakoan ere gehiengoa izaten ahaleginduko direla.

Diruaren kontrola bereganatu nahi izatea leporatu die Eduardo Santosek Orain Baiko kideei. Denak ez direla eurek bezala erantzun dio Carlos Cousok, ez dutela erabakirik hartu diru-kontuengatik. 

Orain Bai taldeko Laura Perezek, Carlos Cousok, Fanny Carrillok eta Ruben Velascok kritikatu dute Aznarezek ez dakiela dauzkan karguen artean bereizten: ez daki noiz jardun behar duen parlamentuko presidente moduan, noiz Podemoseko kide moduan eta noiz herritar moduan. Bere kargua baliatu duela behin baino gehiagotan interes pertsonal edo aldedinoiekin, hori ere esan dute. Esan dute legealdian Podemos-Ahal Duguk zazpi parlamentari izan baino sei izan dituela Aznarezek ez baitu ekimenik eraman lau urteotan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!