Eduardo Santos "Parlamentuko mahaiak erabaki beharko du orain transfugek erabakitakoa onartzen duen edo ez"

Euskalerria Irratia 2018ko abe. 21a, 09:35

Orain Bai taldeko kideek Podemos-Ahal Duguko parlamentariak taldetik bota ostean izan da Eduardo Santos Euskalerria Irratian. Nafarroako Podemos-eko idazkari nagusiak “demokraziaren arazo” moduan definitu du gertatutakoa. “Orain Bai Parlamentuko arazo bihurtu da” esan du Santosek, “transfugismoaren aurrean ezin da albo batera egin eta erabakiak hartu behar dira, azken batean demokraziaren defentsa baitago sakonean”. Datorren astean, gabonak pasata, eginen du Nafarroako Parlamentuak ez-ohiko bozeramaleen mahaia, Orain Bai-ren eskaria eta bere ondorioak jorratzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!