Hipotekek Kalteturiko Plataformako kideak Iruñeko Etxebizitza Bulegoa okupatu dute

Euskalerria Irratia 2018ko abe. 21a, 07:52

Hipotekek Kalteturikoen Plataformako kideak atzo Iruñeko Etxebizitza Bulegoan.

Etxerik gabekoei etxebizitza bat emateko aukera du Administrazioak baina halakorik egiten ez duela salatu dute. Geldiezinak direla eta etxe kaleratzeak geldiarazten segituko dutela oihukatu dute. 

Hipotekek Kalteturikoen Plataformako kideak Iruñeko Etxebizitza Bulegoan sartu dira. Deskalzos kaleko egoitzan sartu eta pankarta adierazgarria zabaldu dute: "Bankuak eta Administrazioa: etxebizitzak badaude baina familiei ez dizkiezue ematen". Txaleko berdez jantzirik izan dira plataformako kideak: "Geldiezinak gara. Stop etxe kaleratzeak" irakur zitekeen txalekoetan. 

Iruñean 200 etxebizitza daude hutsik eta gutxienez 110 familia daude etxe duin bat izan gabe. Horiei irtenbide emateko eskatu dute Iruñeko Etxebizitza Bulegoa okupatuta. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!